GOSE GREBA MUGAGABEA: EUSKAL PRESO POLITIKOEN AGIRIA EUSKAL HERRIARI
«Gizarte osoari proposatzen diogu hartutako konpromisoa bururaino garatu dezan»
Guk geuk erabaki genuen Euskal Herriaren aldeko borrokarekiko konpromezua, guk geuk erabaki dugu ahal dugun guztia jartzea gure eskubideak eta Euskal Herriaren hitza errepetatuak izan daitezen. Eta ez diogu beste inori exigituko konpromezu bera har dezan, ezta mota berekoa» azaltzen du euskal preso politikoen kolektikoak euskal gizarteari zuzenduriko agiriak.
Hau adierazi ondoren, «gizarte eragile ez ezik euskal gizarte osoari proposatzen diegu hartutako konpromezua bururaino garatu dezan, eta borroka horren abiapuntu berri gisa maiatzaren amaieran greba eta mobilizacioak bereak egin ditzaten».
Hurrengo lerroetan, euskal preso politikoen kolektiboak Euskal Herriari helarazitako agiria hitzez hitz ematen dugu:
«Espainia eta Frantziako gobernuek egunero urratzen dizkiguten eskubideak defendatzeari ekin genion 96ko urtarriletik 1anda etengabeko borrokaldia abiatuz. Luze joko luke azken urteotan zuek kalean eta guk kartzelan burutu ditugun mobilizazio eta ekimen guztien balo- razioa egitea. Baina ondorio nagusi batzuk ateratzerakotan hauxek aterako genituzke:
Alta, presook sakabanatuta jarraitzen dugu; jipoiek bere horretan iraun ez ezik areagotu ere egin dira; baldintzapeko askatasunean egon beharko luketen burkideek bahituta jarraitzen dute; gure senide eta lagunek milaka kilometro egitera behartuta daudenez errepideetan hiltzen segitzen dute; euskal herritar gisa gure herrian egon eta beroni ekarpenak egiteko oztopo guztiak ezartzen dizkigute eta guretako asko hautetsi izan arren debekaturik daukagu herriarengandik jasotako mandatua betetzea. «Indarkeria» hainbestetan aipatzen den honetan, bizi-bizian eta egunez egun ezagutzeko zoritxarreko aukera dugu guk.
Laburbilduz, Espainia eta Frantziak uko egin diote Euskal Herriak presooi dagokigunez emandako hitzari, euskal gizarteak herri eta auzoetan egindako mobilizazioetan eta instituzio anitzen adierazpenetan ezin gardenago adierazitako hitzari. Gu ziega hauetan gauden bezalaxe, herri baten hitza eta borondatea baitago bahiturik frantziar eta espainiar konstituzioen sareetan.
Gauzak horrela, joan den udazkenean geure buruari geldetu genion zer gehiago egin genezakeen Euskal Herriaren hitza eta gure eskubideak errepestatuak izan zitezen. Eta gure azalean ordaintzen ari bagara ere, eskuartean genuen borroka tresna bati ekin genion, gose grebari hain zuzen ere. Ondorio larriak pairatzen ari gara, larrutik ordaintzen ari gara. Baina koherenteki ari gara borrokatzen eta gure eskubidean errespetaraziko ditugun konbentzimendua dugu.
Ez dugu gogoko eskaerak egitea edota irakaspenak ematea. Guk geuk erabaki genuen Euskal Herriaren aldeko borrokarekiko konpromisoa, guk geuk erabaki dugu ahal dugun guztia jartzea gure eskubideak eta Euskal Herriaren hitza errespetatuak izan daitezen. Eta es diogu beste inori exijituko konpromiso bera har dezan, ezta mota berekoa.
Baina koherentzia galde egitea ez da soberan izanen. Guk bezala, beste eragile politiko eta sozial anitzek presook Euskal Herrian egon gaitezen hitza eman dutelako, eta horiek ere beren buruari galdera berdina egin beharko lieketelako: «Zer gehiago egin daiteke Euskal Herriaren hitza errespetatua izan dadin? Zer gehiago egin dezakegu presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen?»
Aspaldi honetan behintzat ez dugu horrelako gogoetarik entzun, eta forma zein arazo praktiko batzuen inguruko eztabaida amaigabeak eta aitzakia merkeak ezagutu ditugu. Areago, sektore batzuen aldetik mingarria den portaerak antzeman ditugu, prso politikoon eskubideen aldeko konpromezua konzesio gisa edota keinu batzuren trukean bezala agertu nahi izan da. Zalantza ulergarria izan daiteke, etsai ditugun Frantzia eta Espainiaren aurrean eukitzea ere, baina gu ez gara inoren jostailu ezta posizio politikoak hobetzeko erabili daitekeen txanpona.
Eragile politiko eta sindikal batzuren aldetik somatu dugun erabakigarritasun ezak eta kointura batekiko menpekotasunak biziki kezkatzen gaitu. Gure eskubideak ez baitira egoera zehatz baten trukean onar litezkeen aldarrikapenak. Argi esanda: gure eskubideak ez dira su-eten baten trukean adierazten den konzesioa. Eta gure eskubide horien defentsak ere ezin du izan su-eten baten trukean adierazten den konpromisoa. Horixe igerri diegu agente batzuei, ulertezina eta justifikaezina baita ETAren suetena (alde bakarrekoa, hori oso argi ikusi dugu guk!) amaitu delakotz eskubide batzuekiko norberak hartutako konpromisoa zakarrontzira bota eta besten konpromezua baldintzatu nahi izatea. Alderdi politiko batzuek atzera egin, beste agente batzuk ez ikustearena egin eta komunikabide batzuek gure borroka isildu. Horixe da nabarmendu duguna. Baina ez al dute ulertu oraindik ez diogula uko eginen Euskal Herriaren askatasunari gure egoera pertsonala hobetzearen alde? Ez al dute ulertu sakabanaketari duintasunez aurre egin ala damuketaren artean lehenengoa hautatu genuela? Ez al dute ulertu gure egoera hobetu ala Euskal Herriaaren aldeko borrokari uko egitearen artean, duintasunaren alde egingo dugula beti?
Honetarat iritsita, aipamen berezia egin nahi diegu izarea publikoko euskal hedabideei. Ozenki salatu nahi dugu hauen jarrera. Onartezina baita gurekin batera euskal gizartearen gehiengoak daraman borroka eta etsaiak egunero erabiltzen duen zanpaketa eskutatzea. Burkide batzuk borroka heriotzaren atariraino eraman dutenean, putreak bezala «notizia»ren bila agertu zaizkigu. Horren zai al daude agian? Presoon alde burutzen diren manifestaldi eta hainbat ekimen noiz emango dituzte zuzenean? Noiz sartuko dituzte kamarak eta mikrofonoak bahiturik gauzkaten kartzelatan, herriak zuzenean eta gure ahotik jaso dezan hemengo egoeraren berri? Asko dira gure borrokarekin bat egin duten hedabideetako profesionalak azken urte hauetan, baina mutu eta itsu ikusten ditugu beraien jauntxoek ezartzen dituzten arau eta zentzuraren aurrean.
Alta, euskal gizartean aldarrikapen hauekiko adostasuna ez ezik helburu horiek lortzeko gaitasuna eta erabakitasuna daudelakoan gaude. Hori dela eta, proposamen bat aurkeztu diegu eragile politiko, sindikal eta sozialei: guztiok batera greba orokor bati ekin diezaiogun. Baina ez dugu inolaz ere komunikabideei begira eta norberaren gaitasuna erakusteko ekimen bat proposatzen, baizik eta guztiok onartzen ditugun helburu horiek lortzeko dinamika sendo eta orokor bati ekitea.
Greba orokorra aipatu dugu, baina ez helburu edo helmuga bezala. Dinamika orokor baten abiapuntu gisa planteatzen dugu, beste era askotako ekimenak eta mobilizazioak ere eskatuko dituen ekimena hain zuzen ere. Norberak ikusi beharko du noraino inplikatzen den dinamika horretan, noraino burutzen dituen mobilizazio horiek, noraino bete eta garatzen duen hartutako konpromisoa. Baina Euskal Herriaren Hitzaren defentsak ezin du izan kointura edota interes partikular batzuren arabera garatzen den konpromisoa. Guk geureari eutsi diogu eta ziur gaude euskal gizarteak ere gauza bera eginen duela horretarako aukera eta bidea emanez gero.
Gure irudiko eragile politiko eta sozialen lana horixe izan behar da, bideak eta aukerak eskeini gizarteari bere eskubideak eta aldarrikapenak defenda eta lor ditzan.
Esan bezala, gizarte eragile horiei ez ezik euskal gizarte osoari proposatzen diogu hartutako konpromisoa bururaino garatu dezan, eta borroka horren abiapuntu gisa maiatzaren amaieran greba eta mobilizazioak bereak egin ditzaten.
Euskal Preso Politikoen eskubideak bermatuak izan daitezen eta Euskal Herriaren Hitza errespetatua izan dadin Euskal Herria Kalera!
* Presoak Kalera! Prozesu demokratikoan parte hartzeko eskubidea dugulako.
* Bien bitartean presoak Euskal Herrira ekarriak izateko.
* Baldintzapeko askatasunaren bitartez burkideek kalean egon behar dutelako.
* Gaixotasun sendaezinak dituztenen burkideak askatu behar dituztelako.
* Espultsio eta estradizioen gelditzea, Euskal Herriaren bizitzeko eskubidea dugulako!
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
![]() |